Paduako San Antonio (Frantziskotarrak)

Komentu eta eliza, eraikuntza berrikoak, 1945ean inauguratu ziren Iralabarriko auzoan. 1970eko urteaz geroztik komentuko anaidiaren ardurapean dagoen parrokia da San Antonio eliza, eta, beraz, nola hiriko hala elizbarruti osoko pastoralgintzan txertatua dago gaur egun bere osotasunean.

Pastoral Barrutiaren barruan dagoen arren, Frantziskotarren ordenakoa delako independentzia mantentzen du. Nolanahi ere, lankidetza-hitzarmen bat dago.

Amor Misericordioso ikastetxea (COAMI)

Amor Misericordioso ikastetxea Kristau Eskola sareko itunpeko ikastetxea da. Eskola irekia eta integratzailea. Ebanjelioko baloreak bizi eta transmititzen dituzte, Amor Misericordioso karismaren arabera, fundatzailea izan zen Ama Esperanza eredua izanik.

Gure eguneroko hezkuntza jardueretan biharko egunerako pertsonak haztea da gure helburua, gizarte anitz honetan konpetente izan daitezen.

EKONOMIA

ERANTZUNKIDETASUNA. DOHAINTZAK ETA HARPIDETZAK.

ZURE BABESARI ESKER, POSIBLEA DA. ESKERRIK ASKO!