ERANTZUNKIDETASUNEKO ORGANOAK

Ministerio-taldea

Parrokoak, jardunean dauden abadeek, gazteriako arduradunak, katekesiko arduradunak, liturgiako arduradunak, Caritaseko arduradunak eta aukeratutako kide batek osatzen dute eta bere egitekoa PB osoan pastoral jarduera sustatzea eta zuzentzea da.

Pastoral Barrutiaren kontseilua

Parrokoa buru dela, Pastoral Barrutiko Kontseilukoak dira lantaldeko kideak eta parrokiako arlo edo taldeetako kideak (PBaren deskribapenaren atalean aipatuak).

Kontseiluak konpromiso partekatua eta ardura adierazten eta sustatzen ditu gure ardurapeko zeregin komunean. Kontseiluaren funtzionamendua bere estatutuek zehaztuko dute.

Ekonomia gaietarako kontseilua

Parrokoa buru dela, PB osorako ondasunen kristau komunikazioa praktikatuko du eta parrokia bakoitzaren ondarea zainduko du, bere titulartasunari eta eskuratutako eskubideei eutsiko dietelako. Gaur egun, PB osatzen duen hiru parrokietako bakoitzak bere ekonomia darama, nahiz eta arlo honetan koordinazioa egon. Talde honen bidez, parrokietako ondasun ekonomikoak zuzen eta eraginkortasunez administratu nahi dira, ebanjelizatzearen eta maila guztietako ekintza pastoralaren zerbitzura.

PARROKOA: Jovaisa Herrán Garcés