This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Gara

GURE PASTORAL BARRUTIA
Elkarte honek antzeko ezaugarriak dituen eremu batean dauden eliz taldeak (parrokiak, ikastetxe erlijiosoak, kongregazio erlijiosoak…) koordinatu nahi ditu, gure kasuan Bilboko Miribilla, San Adrian eta Torre Urizar (Irala) auzoak. Elkarrekin ibiltzen gara garai berri hauetan. +TU
- San Luis Beltranen parrokia
- Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefaren parrokia
- Lourdes eta San Adriango Ama Birjinaren parrokia
- Paduako San Antonioren parrokia
- Amor Misericordioso ikastetxea
Zergatik?
Elizbarrutiko gure eliza orain dela urte batzuk konturatu zen ahaleginak batu eta gure egungo gizartearen beharrizanei erantzuna emateko hurbileko eliz errealitateen artean laguntza ematea komeni zela. Gure zeregina da Jesus iragartzea, eta horretarako elkartu eta elkarri lagundu behar diogu, indartsuagoak eta eraginkorragoak izateko.
PBren helburua ez da parrokia bakoitzaren nortasuna ezabatzea, baizik eta kide izatearen sentimendu zabalagoa sortzea eta denok senidetzea Jesusek nahi duen eliza batuan.
Torre Urizar PBa kanonikoki eraiki zuen Joseba Segura Bilboko Gotzainak 2020ko urriaren 23an.
“Egizu guztiak bat izan daitezela. Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin.”
(Jn. 17, 21)



EKONOMIA
ERANTZUNKIDETASUNA. DOHAINTZAK ETA HARPIDETZAK.