This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Sakramentuak
Bataioa
Pastoral honek seme-alaben bataioa eskatzen duten gurasoak artatzen ditu. Urtero egutegi bat ezartzen da eta parrokia bakoitzean txanda bat dago; Miribillan larunbat goiza 12etan da, San Adrianen larunbat arratsaldea 17etan eta San Luis Beltranen igande goiza 12etan komunitatearen mezan.
Aurretik, hiru eguneko prestakuntza ikastaroa egiten da bataioen aurreko astelehen, astearte eta asteazkenean, 19:30etan, Miribillako lokaletan.
Idazkariak, parrokiako bulegoko arduradunak, lehenengo harrera egiten du bataioa eskatzen dutenei, eta bertan, lehenengo momentu batean, sakramentua egiteko behar diren baldintzen berri ematen dira.
2023ko egutegia
- Urtarrilak 8a. Miribilla. 12:00. (Meza)
- Urtarrilak 8a. San Adrian. 12:00. (Meza)
- Urtarrilak 8a. San Luis Beltran. 12:00. (Meza)
- Otsailak 18a. Miribilla. 12:00.
- Otsailak 18a. San Adrian. 17:00.
- Otsailak 19a. San Luis Beltran. 12:00. (Meza)
- Apirilak 29a. Miribilla. 12:00.
- Apirilak 29a. San Adrian. 17:00.
- Apirilak 30a. San Luis Beltran. 12:00. (Meza)
- Ekainak 17a. Miribilla. 12:00.
- Ekainak 17a. San Adrian. 17:00.
- Ekainak 18a. San Luis Beltran. 12:00. (Meza)
Bataio-hitzaldiak
2022-2023 ikasturtean familiei hitzaldiak emango zaizkie Santa Maria Josefa parrokian, 19:30ean, ondorengo egunetan.
- Abendua: 12, 15 eta 21
- Otsaila: 6, 8 eta 15
- Apirila: 17, 19 eta 26
- Ekaina: 5, 8 eta 14
Lehen Jaunartzea
Lehen Jaunartzearen sakramentua katekesi prozesua amaitzean ospatzen da. Ospatzeko, parrokia bakoitzeko katekesi prozesuetan izena emanda egon behar da.

Sendotza
Sendotzaren sakramentua, kristau heldutasunaren sinboloa, jasotzeko, gure Torre Urizar Pastoral Barrutiko gazte prozesuekin harremanetan jarri zaitezke.

Ezkontza
Ezkontzaren bidez, gizonak eta emakumeak askatasunez bat egiten dute bizitza osorako, elkarri laguntzeko, seme-alabak ugaltzeko eta hezteko.
Batasun honek, maitasunean oinarritua, erabateko adostasuna eskatzen du eta Jainkoak bedeinkatzen du. Sakramentala denez, ezkontza-lotura bizitza osorako bihurtzen du, eta inork ezin du lotura hori hautsi.
Ezkontza bat ospatzeko, jarri harremanetan parrokia bakoitzarekin.
Adiskidetzea
Penitentziaren, Adiskidetzearen edo Aitortzaren sakramentua, Jesukristok eraturiko sakramentua da, honen bidez bataioaren ondoren egindako bekatu guztiak barkatzen dira. Jainkoak absolbitu egiten ditu apaizaren bitartez, fededunarengan birmoldatzeko aukera berri bat eta graziaz beteriko bizitza bat eskainiz.
Ikasturtean zehar hainbat elkarte-penitentzia ospatzen dira parrokia ezberdinetan.
Gaixoen oliadura
Osasun Pastoraltza taldeak gaixoei eta adinekoei laguntzen die. Euren jardueren artean, jaunartzea gaixoen etxera eramaten dute eta gaixoen gantzudura ospatzen dute eskatzen zaienean. Pastoral Barrutiko parrokia bakoitzean eska daiteke.
Parrokia bakoitzean modu komunitarioan ospatzen da Gaixoen Oliadura.
EKONOMIA
ERANTZUNKIDETASUNA. DOHAINTZAK ETA HARPIDETZAK.