This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Zerbitzatu
Caritas

Lehen harrerako zerbitzua, aurrez telefonoz eskatuta. Erreferentziako Caritasen sektorean bizi behar da. Bestela, pertsonak beren bizilekuari dagokion harrerara bideratzen dira.
Erabiltzaileekin batzartuz, Caritasek entzun egiten deutso, lagundu egiten die eta euren arazoak, normalean ekonomikoak, baina baita lanekoak, juridikoak eta abar, konpontzera orientatzen du. Era berean, euren zaurgarritasun egoerak irauten duen bitartean laguntzen diegu.
Harrera
- Eskatu aurretiko hitzordua
- T. 688 859 314
- Astelehenetan, 17:30 - 19:30
- San Luis Beltran parrokian
Osasun Pastoraltza
Osasun pastoraltzarako taldearen helburua da bakarrik dauden pertsonei laguntzea eta Jaunartzea eurei banatzea. Gaixoen oliaduraren sakramentuaren ospakizunerako eta harrerarako prestatzea ere talde honen zeregina da. Gainera, hamabostean behin San Luis Beltranen biltzen da fedean hazteko.

Elkartasuna
Taldekideen gizarte-kezkei eta bizi garen mundu bidegabearen arazoei erantzuteko sortutako taldea da. Euren denbora prestakuntzan, informazioan eta sentsibilizazioan eskaintzen dute Pastoral Barrutiaren barruan. Talde honek lankidetza estuan dihardu Kidenda, Caritas eta Misioak bezalako erakundeekin.

EKONOMIA
ERANTZUNKIDETASUNA. DOHAINTZAK ETA HARPIDETZAK.